Acambis enpresa A motako gripea tratatzeko txerto unibertsala prestatzen ari da. Orain erabiltzen diren txertoek birusaren azalaren bi proteinari egiten diete eraso, hemaglutininari eta neuramidasari, baina birusak erraz aldatzen ditu biak. Horregatik, txertoa ere aldatu behar da urtetik urtera. Acambis enpresaren estrategia beste proteina bati eraso egitea da, M2 izeneko ioi-kanalari. A motako birus guztiek dute, eta oso poliki mutatzen da. Hala ere, txerto berria prestatzea ez da ohikoak moldatzea bezain erraza. Oraindik ez ditu gainditu birus guztiekin egin beharreko probak.