Txantxarra, haurdunaldien eskutik

Txantxarra, haurdunaldien eskutik
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Emakumeek gizonek baino gehiagotan izaten dute txantxarra, ehiztari-biltzaile izateari utzi eta nekazari bihurtu ginenetik. Jakina, elikatzeko modua aldatzeak eragin zuen hori, hein handi batean. Dena den, nekazari bihurtzeak eragindako ugalkortasun handiagoak ere badu zerikusia, Oregon Unibertsitatean egindako ikerketa batean ondorioztatu berri dutenez. Azaldu dutenez, haurdunaldian gertatzen diren aldaketa fisiologikoek (emakumeen sexu-hormonak ugaritzeak, listu gutxiago ekoizteak --listuak mikrobioen kontrako propietateak baititu--, eta energiatan aberatsak diren jaki gozoak jateko apeta handiagoa izateak) erraztu egiten dute txantxarra eratzea.

1
248
2008
12
012
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila