Txakurrak eta otsoak ahaide


Los Angeles-en, Kaliforniako Unibertsitatean Robert Wayne zientzialariak gidatutako genetikari-taldeak dioenez, txakurra orain dela 100.000 urte etxekotu zen eta ez duela 14.000 urte. Munduan zehar 162 otso, 140 txakur eta zenbait koiote eta txakalen ADNa bilduta aztertu egin dituzte. Horri esker espezie hauen filiazioa eta kronologia atera ahal izan dute.

Kanido hauek elkar ernal dezaketen arren, txakurraren arbaso bakarra otsoa dela ikusi dute. Gainera txakur guztien lautik hiru lerro bati jarraituz etxekotutakoak dira. Garai batean jakinminak edo goseak otso-mota bat gizakien lurraldera bultzatu zuen eta gaur egun ditugun hainbat txakur-arraza haren ordezkari dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila