Three Mile Island

1.979.ean Three Mile Island zentral nuklearreko bigarren erreaktoreak istripu larria izan zuen. Zentral honen jabeak, GPV Nuclear Corporation izeneko konpainia iparramerikarrak, erreaktorea lurperatzeko erabakia hartu du.

1.989.erako erreaktore-guneko erregaiaren %99 aterata egongo da eta garbiketa- eta deskontaminazio-programari amaiera emango zaio. Deskonta-minatu gabe geldituko diren zonak, garbiketa-ekipoak lan egiteko arriskutsuegitzat jotzen dira. Horrexegatik, erreaktorea-ren gunea hogeitamar urtez lurperatuko da. Ordurako Zesio-137k igortzen duen erradiazioa erdira txikiagotuko dela uste da.

2.030.aren inguruan gunea indusi egingo da eta kimikoki tratatua izan ondoren erradioak-tibitatearen arrastoak garbitu egingo dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila