Zergatik dute emakumeek asma izateko gizonek baino bi aldiz arrisku handiagoa? Cell Reports aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, gakoa testosterona izan daiteke. Izan ere, biriketan hartura eta mukia sortzea eragiten dituen immunologia-zelula baten funtzionamendua eragozten duela frogatu dute.
Berez, pubertaroan mutilek neskek baino 1,5 aldiz gehiago izaten dute asma. Nerabezarotik aurrera, ordea, joera irauli egiten da, eta emakumeek bi aldiz gehiago izaten dute asma, gizonek baino. Hori ikusita, ikertzaileek susmatu zuten sexu-hormonek eragina zutela. Asmaren sintomekin zuzenean lotutako zelula linfoide batean, ILC2 zelulan, jarri zuten arreta, eta aztertu zuten zer eragin zuten haietan obarioetan ekoitzitako hormonek (estrogenoa eta progesterona) eta testosteronak. Horrela ikusi dute testosteronak zitokinak sortzea eragozten duela, eta, horren ondorioz, oztopatu egiten duela asmaren sintomak sorrarazten dituen mekanismoa.
Elhuyarrek garatutako teknologia