Orain arteko metodoekin sintomak azaleratu bitartean ez zegoen tuberkulosia detektatzerik. Orain, Oxfordeko Unibertsitateko medikuek diagnostiko goiztiarra egin dezakeen test berri bat garatu dute.
Normalean erabiltzen den testak tuberkulosiaren bakterioari lotzen zaizkion antigorputzak detektatzen ditu. Lotura horri itxaron beharrak gaitza beranduegi detektatzea eragiten du. Gainera, tuberkulosiaren aurkako txertoa hartu dutenen kasuan test horrek positibo faltsuak ematen ditu batzuetan.
Baina bada alternatiba bat: antigorputzak bilatu beharrean sistema immunologikoko T zelula espezifiko batzuk detektatuz gero, gaixotasuna lehen urratsetan diagnostika daiteke. Immunologo ingelesek bakterioaren proteina batzuen aurrean ugaritzen diren T zelulak erabili dituzte test berrian.