Zulo beltzen inguruko teoriek diote zulo beltzetako partikula- eta energia-zorrotadek espiral-itxura izan behar dutela. Lurretik 950 milioi argi-urtera dagoen BL Lacertae galaxiako zulo beltz bat aztertu du nazioarteko astronomo-talde batek, eta ikusi dute fotoi-zorrotada batzuk teoriek iragartzen duten eran atera direla. Zientzialariek pentsatzen dute eremu magnetikoak bihurrituta daudelako ateratzen direla materia eta energia espiral-itxuran zulo beltzetan.