Nerbioak azalean edukitzeak eta haserretzeak arterietako tentsioa igoarazi egiten dute. Hori da Estatu Batuetako Framingham herrian 20 urtez 1.100 pertsonarekin egindako ikerketa batek adierazten duena. Gizon helduarengan hipertentsio-arriskua handiagoa da nerbioak asaldatuta eta antsietatea edukiz gero. Emakumeengan ordea, badirudi haserre egoteak arterietako tentsioan inolako eraginik ez duela.