Tenperatura-alde txikiak baliatuta, elektrizitatea sortzen duen sistema bat garatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

tenperatura-alde-txikiak-baliatuta-elektrizitatea-
Tenperatura-aldea baliatuta elektrizitatea sortzen duen gailua. Arg. Justin Raymond/MIT

Egunaren eta gauaren arteko tenperatura-aldea baliatuta elektrizitatea sortzen duen sistema berritzaile bat aurkeztu dute Massachusetts Teknologia Institutuko ikertzaileek (MIT).

Oraingoz potentzia txikia lortzen dutela aitortu badute ere, tenperatura-aldean oinarritutako beste elektrizitate-sorgailu batzuen aldean abantaila nabarmenak ditu: nahikoa da 10 ºC-ko aldea eta ez du zertan aldi berean izan, ez du bateriarik behar ezta eguzkia ere. Are gehiago, tenperatura-aldea sortzen duen edozeri lotuta erabil daiteke.

Materialean dago gakoa. Horrelako sistema bat egiteko, beroa ondo garraiatu eta ondo metatzen duen material bat behar zuten. Alabaina, garraiatzaile onak ez dute ondo metatzen, eta alderantziz. Azkenean, hiru material elkartuta lortu dute behar zutena: kobrezko edo zinkezko metal-apar bat, grafeno-geruza batean bilduta, eta oktadekano izeneko argizari batean sartuta.

Abdullah Saudi Arabiako Erregearen Zientzia eta Teknologia Unibertsitateak ere parte hartu du (KAUST); hain zuzen, gas- eta olio-hodien sentsore-sarean aplikatzea espero dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila