Supereroaleak

Zientzilari sobietarrek gizakiaren bihotz-taupadak sortutako eremu magnetiko txikia neurtzeko, tenperatura altuko supereroaleak erabili dituzte lehen aldiz. Lorpen honek, tenperatura altuko supereroaleek izan ditzaketen erabilpen praktikoari buruz itxaropena piztu du.

Boris Basiliev-k zuzendutako taldeak diseinatu du tresneria. Erabilitako supereroalea itrioz, barioz, kobrez eta oxigenoz (YBa2CU307) osatuta dago. Honekin SQUID (Superconducting quantum interference device – Interferentzi tresna kuantiko supereroalea) izeneko tresna eraiki dute. Material supereroalez eginiko eraztuna da eta elkartzut datorren fluxu magnetikoaren aldaketekiko oso sentikorra da.

Honen antzeko tresnak erabili izan dira, baina ohizko supereroaleak erabiliz. Supereroale arruntak erabiltzeak helio likidoa hoztaile izatea eskatzen du. Tenperatura altuko supereroaleek nitrogeno likidoa nahikoa dute ordea. Azken hau lehena baino askoz merkeagoa da.

Tenperatura altuko supereroalez eginiko SQUIDak elektroentzefalogramen ordezko moduan medikuntzan erabil daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila