Soinua desbideratzeko sekretua

Soinua desbideratzeko sekretua
2008/02/01 | Elhuyar

Optikak lortu duena laster lortuko du akustikak: uhinak nahi bezala desbideratzen dituen material bat. Uhin elektromagnetikoak desbideratzeko (argia, adibidez), metamaterialak erabiltzen dira. Soinu-uhinak desbideratzeko metamaterialik ez dago, baina litekeena da laster egotea. Matematikari estatubatuar batzuek frogatu dute teorikoki posible dela horrelako material bereziak egitea. Halakorik egingo balute, material horretako objektuak desbideratuko lituzke soinu-uhinak inguruan, eta, adibidez, sonar batek ezingo lituzke detektatu.

1
239
2008
2
031
Fisika; Materialak
Berriak labur
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila