Smart Cache Plus, ordenadorea azkarragotzeko

Smart Cache Plus-ek, erabiltzaile-kopurua handiagotzea eta SCSI gailu periferikoak konektatzea ere onartzen du.

Smart Cache azeleratzeko kontroladorea, sistema eragile erabiltzaile-anitzetan CPUan datuak bilatzeko behar zen itxaron-denbora laburtzeko diseinatu zen. Smart Cache Plus-ek, honez gain, erabiltzaile-kopurua handiagotzea eta SCSI gailu periferikoak konektatzea ere onartzen du.

Txartela modularra da eta, beraz, cache memoria 0,5 Mb-etik 16,5 Mb-era bitartekoa izan daiteke. Txartel honen bidez lortzen den errendimendua 3-5 aldiz handiagoa da baldintza normaletan, eta 15 aldiz handiagoa sistema erabiltzaileanitzetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila