Eguzki-sisteman tamainaz bigarren planeta den Saturnon, 1600 km/h-ko haizeak egoten dira. Hubble izeneko espazio-teleskopioak joan den urte bukaeran atera zuen argazkia. Bertan, 9.000 km-ko luzeran hedatzen den ekaitza ikus daiteke.
NASAko ikerlarien arabera, ekaitz honen eragilea planetaren behe-atmosferatik igorritako gasak omen dira. Ekaitz hau Saturno ezagutzen denetik bertan detektaturiko handiena da.