Astrofisikariek harrituta ikusi dute gertatutakoa: nano marroi bat 'bizirik' atera da erraldoi gorri baten eztandatik. Nano marroiak (izar txikia, eta benetako izarra izateko hotzegia) izar baten inguruan orbitatzen zuen eztandaren aurretik. Izar hori erraldoi gorri bat zen, ordea; hau da, hiltzeko zorian zegoen. Heriotzako eztandaren ondoren, izarra nano zuri bilakatu da, eta nano marroiarekin biko sistema bat osatu du.