Saguzarren sailkapen berria?

Ehizarako ekolokalizazioa (soinu-uhinak igorri eta jasotzea) erabiltzen duten ia espezie gehienak talde batean sartu ohi diren arren, azken ikerketen arabera, badirudi aldaketaren bat egin beharko litzatekeela.

E. Imaz

Hasieran, itxuraren eta portaeraren arabera sailkatu ziren saguzarrak. 1990eko hamarkadaz geroztik, ordea, azterketa genetikoak egiten ere badihardute ikertzaileek. Kaliforniako Unibertsitateko Emma Teeling eta Mark Springer-ek egindako ikerketan, 20 saguzar-espezie eta bederatzi ugaztun-espezie aztertu dituzte. Euren emaitzen arabera, mikrokiropteroak (ekolokazio-uhinak laringetik igortzen dituztenak) eboluzioan aspaldi bereizitako bi taldetan sailkatu beharko lirateke. Gainera, saguzarrak primate, lemur eta satitsuen taldean biltzen dituen hipotesiaren aurka ere egiten dute emaitzek. Aitzitik, saguzar guztiak gertuago leudeke sator eta inurrijaleetatik, baita ugaztunetatik ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila