Primate antropoide zaharrena Asian

Primate antropoideak gorila, txinpantze, orangutan, giboi eta gizakien aitzindariak izan ziren eta Afrikan aurkitu dira espezimen zaharrenak; 35 milioi urte dituzten 20ren bat espezie desberdinen aztarnak aurkitu dituzte antropologoek Afrikan. Baina primate antropoideen jatorri afrikarraren teoria kolokan jarri du Asian, Birmaniako Rangoon hiriburutik 500 km-ra, egindako aurkikuntzak: duela 58 milioi urte bizi zen primate antropoide baten zenbait hortz eta masailezur-zati bat aurkitu dituzte.

Aztarnak Eosiniidae-en familiako primate bati dagozkio eta ikertzaileek Bahinia poundaungensis izena eman diote espezie aurkitu berriari. Animaliak 400 bat g-ko pisua du, muturra txinpantzearen muturraren antzekoa da eta hostoz zein intsektuz elikatzen zen.

B. poundaungensis gaurdaino aurkitutako primate antropoiderik zaharrena da; eta bigarrena, Txinan aurkitutako 45 milioi urteko espezimena da. Aurkikuntza horiek primateen jatorria Asian dagoela eta ez Afrikan dioen teoria indartu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila