Pote katalitikoa, uste baino zikinagoa?

Pote katalitikoa daramaten automobilek, berotegi efektua handitzeaz gain ozono-geruza hondatzen duen gas bat isurtzen dute.

Pote katalitikoa automobilen ihesbidean jarritako kaxa da eta zenbait poluitzaileren (hala nola, hidrokarburo, karbono(II) oxido eta nitrogeno-oxidoen) isurketak murrizten ditu. Pote moderno batek poluitzaile horien %80 ezabatzen du, baina nitrogeno(I) oxidoa sortzen du albo-produktu moduan.

Orain arte nitrogeno(I) oxidoa ez da poluitzailetzat jo, baina, pote katalitikoa erabiltzean ihes-gasetan bere kontzentrazioa asko handitzen dela ikusi berri dute Suedia eta Frantzian. Ikerketak aditzera eman duenez, pote katalitikoa duten kotxeek ez dutenek baino 5 bider nitrogeno(I) oxido gehiago isurtzen dute.

Jakina da nitrogeno(I) oxidoak ozono-geruzaren hondamenean parte hartzen duela eta gainera berotegi gasa ere badela. Zaila da ordea nitrogeno(I) oxidoak hondamen-prozesu horietan jokatzen duen papera eta daukan garrantzia zehaztea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila