Poluzio-neurgailu berezia

enver-eko unibertsitateko Don Stedman-ek asmatutako sistema baten arabera, higitzen ari diren ibilgailuek sortutako poluzio-maila ezagutu daiteke.

Britainia Haundian adibidez dabiltzan ibilgailuen herenak baino gehiagok, administrazioak onartutakoa baino poluzio-maila handiagoa sortzen du.

Stedman-ek infragorrizko iturri bat errepidearen alde batean kokatzen du eta detektagailu bat beste aldean. Horrela, pasatzen diren automobilen errekuntz hondakinak neurtzen ditu.

Ondoren ordenadore batek emaitzak aztertzen ditu. Ordenadore hori bideokamera bati konektatzen zaionez, ordenadoreak lortutako emaitzak eta bideokameratik ikusitako automobila elkartu egiten dira. Bideokamerak gutxi gorabehera segundoko automobil bat har dezake. Stedman-ek, mila automobil baino gehiagoren emisioak neurtu izan ditu ordubetean. Emaitzak disketetan gordetzen ditu.

Atmosferak poluzioa diluitzen duenez, Stedman-en sistemak ez ditu maila absolutuak neurtzen. Adibidez, karbono monoxidoaren maila kalkulatzeko karbono dioxidoaren mailan oinarritzen da; erregai bakoitzak produzitutako karbono dioxidoaren eta karbono monoxidoaren arteko ratioa ezaguna izaten bait da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila