Indian inoiz egin den txertaketa-kanpainarik handiena egin dute. 1,3 milioi boluntarioren lanari esker, bost urtez beherako 165 milioi haurri eman diete txertoa. Horretarako, etxez etxe ibiltzeaz gain, cricket-partidetara ere hurbildu dira, Indian kirol horrek jende asko biltzen baitu.
India azken urteetako poliomielitis-izurriterik larriena jasaten ari da; lehengo urtean mundu osoan gaixotu zirenetatik % 85 bertakoak ziren.
Munduko herrialderik gehienetan poliomielitisik ez dagoen arren, Asia eta Afrikako zazpi herrialdetako haurrek oraindik jasaten dute birus horren eragina.
Txertaketa-kanpaina hau Osasunerako Mundu Erakundearen mundu mailako ekimen baten barne dago eta xedea 2005erako mundu osoan poliomielitisa desagerraraztea da.