Pobrezia energetikoaren geografia generoaren arabera identifikatzeko metodo bat sortu dute

pobrezia-energetikoaren-geografia-generoaren-arabe
Arg. SergeiGussev/BY

Pobrezia energetikoa murrizteko politiketan genero-ikuspegia txertatzea errazteko duen metodologia garatu dute, Hiri eta Komunitate Adimenduak Erasmus Mundus Masterraren amaierako lan batean. 

Metodologia horrek informazio publikoa erabiltzen du, pobrezia energetikoa jasateko arriskua duten eremu geografikoak detektatzeko, eta generoak eremu bakoitzaren zaurgarritasun energetikoan duen eraginari buruzko informazioa ematen du.

Hain zuzen, hainbat azterlanek frogatu dute emakumeek gizonek baino arrisku handiagoa dutela energia eskuratzeko zailtasunak izateko. Hala, zaurgarritasun energetikoa murrizteko politikek genero-ikuspegia kontuan har dezaten, tresnak behar dira, aukera emango dutenak ebaluatzeko zer eragin duen generoak energia eskuratzeko orduan zeresana duten faktoreetan (adina, lan-egoera, familiako guraso-kopurua, etab.).

Hortaz, sarbide publikoko datu-baseetan generoaren arabera bereizita jasotzen diren datuak aprobetxatuta, metodo bat sortu dute eremu energetikoki zaurgarrienak aurkitzeko gai dena, eta emakumeei eta gizonei espezifikoki nola eragiten dien adierazten duena. Gainera, lortutako emaitzak mapetan irudikatzen ditu. Horrek aukera ematen du espazio-patroi espezifikoak edo korrelazioak dauden identifikatzeko.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila