Pazifikoaren plaka tektonikoen abiadura

Duela gutxi jakin dugunez, Ozeano Pazifikoaren plaka tektonikoak uste baino bizkorrago higitu ziren iraganean. Lurraren eremu magnetikoaren erregistroak sakonean aztertu ondoren, Californiako Unibertsitateko Douglas Wilson ikertzaileak datu berriak eman ditu honen inguruan. Zientzilari estatubatuarrak dioenez, duela 11 milioi urte inguru 18-21 zentimetro bitartean higitzen ziren plakak urte bakoitzean (Geophys, Res. Letters, 23, 3003, 1996).

Gaur egun, ordea, plaka tektonikoak mantsoago higitzen dira; plaken abiadurarik handiena Paskuako irlaren hegoaldean ematen dira eta betiere urtean 15 zentimetro baino gutxiago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila