Osteoporosia detektatzeko tresneria espezializatua oso garestia eta urria denez, gaur egun ez da egiten gaixotasun hori detektatzeko kanpaina zabalik. Gabezia horren aurrean, osteoporosia detektatzeko metodo bat sortu dute Manchester Unibertsitateko Odontologia Eskolako dentistek. Metodo horretan, hortz eta haginen egoera aztertzeko erradiografia egitean, automatikoki neurtzen da barailaren lodiera. Hiru milimetrotik beherakoa denean, pazienteak osteoporosia duela adierazten du.