Onddo batzuk uranio pobretua garbitzeko

Onddo batzuk uranio pobretua garbitzeko
2008/06/01 | Elhuyar

Uranio pobretua jaten eman eta inongo arazorik gabe hazten diren onddo batzuk aurkitu dituzte Erresuma Batuko Dundeeko Unibertsitatean. Are gehiago, konposatu fosfatodun egonkor bilakatzen dute uranioa, eta elikadura-katetik ateratzen dute, sortzen duten konposatu hori ez baita elikagai bat. Uranio pobretua gerra-munizioa eta blindajeak egiteko erabiltzen da, dentsitate handia izanik oso eraginkorra baita. Borroketan, munizioaren uranio pobretuzko partikula txikiak barreiatzen dira, eta gerra-eremuetako lurrak eta urak poluitzen dituzte. Uranio naturala bezain erradioaktiboa ez bada ere, beruna edo merkurioa bezain arriskutsua da uranio pobretua.

1
243
2008
6
015
Biokimika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila