Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora

nortasuna-erabat-aldatzen-da-nerabezarotik-zahartz
Giza garunaren irudia Arg. Creative Commons

Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile-talde baten arabera, pertsona baten izaera erabat aldatzen da urteetan zehar. Hori ondorioztatzeko, 1950. urtean egindako ikerketa batean oinarritu ziren ikertzaileak. Orduan, 14 urteko 1.208 gaztetxoren izaeraren aldagai jakin batzuk neurtu zituzten; alegia, norberaren buruan konfiantza izatea, saiatua izatea, gogo-aldartearen egonkortasuna, kontzientzia, originaltasuna eta ikasteko grina. 2012an, berriz, parte-hartzaile haietako 174 adinekori neurtu zizkieten 1950ean neurtutako sei aldagaiak. (Berez, gaur egun aldagai horiek ez dira aintzat hartzen azterketa psikologikoetan).

Hala, ikerketak erakutsi zuen ez zegoela inongo korrelaziorik 1950eko eta 2012ko emaitzen artean. Are gehiago, zenbat eta denbora-tarte handiagoa izan neurketen artean, txikiagoa da emaitzen arteko erlazioa, eta 63 urte ondoren, ez dago ia inongo antzekotasunik. Research Digest aldizkarian argitaratu da ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila