NEXT (Next Generation Production Systems) ekoizpenaren arloan inoiz martxan jarri den Europako ikerketa-ekimenik handiena da. Fatronik zentro teknologikoak gidatuko du, eta makina-erreminta egungo krisi-egoeratik ateratzea du helburu.
Proiektu integratu horren eginkizun nagusiak hauek izango dira: makinav ekologikoak sortzea, erabiltzaileari begira garatuko diren makina autonomoak garatzea, ekoizpen-biderik onenak diseinatu eta eraikitzea, negozio-eredu berriak finkatzea eta emaitza guztien zabalpena egin eta trebakuntza bultzatzea.
Hain zuzen ere, belaunaldi berriko makina horietako biren prototipoak hemen garatuko dira: bata elektrohigadurazko makina bat izango da eta bestea artezteko makina bat.