Bi egunetan jaurtiketa atzeratu eta gero, Urtarrilaren 18an jarri zuten espaziorako bidean New Horizons zunda Floridako Cañaberal lurmuturretik. NASAren misio honen helburuak Pluton eta Txaron dira, gure eguzki-sistemako azken muturrean dagoen planeta eta haren ilargia, hain zuzen ere.
2015ean iritsiko da zunda Plutonera, eta planetaren eta ilargiaren gainazala, geologia eta atmosfera aztertuko ditu. Ondoren, Kuiperren gerrikora zuzenduko da. New Horizons ez da Lurrera itzuliko.