Ikertzaileek dagoeneko frogatu dute Eguzkiak igortzen dituen neutrinoak eraldatu egiten direla Lurrerantz egiten duten zeharkaldian. Hori da, hain zuzen, hasieran uste baino neutrino gutxiago detektatzearen arrazoia. Orain, KamLAND detektagailuaren bidez, erreaktore nuklearrek igortzen dituzten neutrinoekin eta antineutrinoekin gauza bera gertatzen dela ikusi dute Japoniako ikertzaile batzuek.