Neolitoko ingeles drogazaleak

Agian gaur egun Ingalaterrako drogazaleek ez dute jakingo Neolitoan ere han drogazaleak bazirela. Garai hartan izan ere (Kristo baino 3.000 urte inguru lehenago) onddo haluzinogenoak baziren bertako belardi eta ibarretan; zekale-ainoa edo Claviceps purpurea, adibidez.

Cambridgeko Unibertsitateko Jeremy Dronfield ikertzailea ondorio horretara heldu da Irlanda eta Ingalaterrako Neolitoko erlijio-aztarnategietako irudiak aztertuta. Dronfield jaunak dioenez, irudi horietako kurba eta kiribilek antz handia dute Amerikan hainbat saiakuntzatan drogatutakoek egindako irudietakoekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila