Nazioarteko saria EHUko Leire Escajedo irakaslearentzat

Nazioarteko saria EHUko Leire Escajedo irakaslearentzat
2007/02/01 | Elhuyar

Leire Escajedo San Epifaniok 2006ko JGPA-SIBI saria irabazi du. Bioetikaren Nazioarteko Elkarteak (SIBI) antolatzen du saria, Asturiasko Printzerriko Batzorde Nagusiaren babesarekin. Leire Escajedo Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Zuzenbide eta Giza Genoma Katedrako ikertzailea da, eta 'Por un avance saludable y sostenible de la Biotecnologia' izeneko lanagatik jaso du saria.

Saritutako lanak bioteknologiaren aurrerakuntza eta osasunaren eta ingurumenaren defentsa orekatzeko erronka aztertzen du. Hain zuzen, arlo horretan estatuak eta nazioarteko erakundeak egiten ari diren ahaleginak azaltzen ditu.

1
228
2007
2
006
Bioteknologia; Sariak
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila