Nanosilizioa, diamantearen eta zafiroaren artean

Siliziozko nanoesferak elektronikan erabiltzen den ohiko silizioa baino lau bider gogorragoak dira. Zehazki, diamantearen eta zafiroaren arteko gogortasuna dute, ezagutzen diren materialik gogorrenak.

Datua eskuratzeaz gain, kasu honetan neurketa bera egitea oso garrantzitsua izan da, nanoeskalako materialen ezaugarri mekanikoak neurtzeko metodoa garatu baitute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila