Namibiako zirkuluen sorrerari buruzko azalpen berri bat argitaratu dute

namibiako-zirkuluen-sorrerari-buruzko-azalpen-berr

Namibiako zirkulu mortuen sorrerari buruzko azalpen berri bat argitaratu dute aste honetan Nature aldizkarian.

Orain arte, bi teoria nagusik azaltzen zuten Namibia osoa zeharkatuz Hego Afrikaraino hedatzen diren zirkulu mortuen sorrera. Azalpen sendoenaren arabera, termitak dira errudunak. Bestearen arabera, aldiz, landareen arteko lehia izan liteke zirkulu bitxi horiek agertzearen eta desagertzearen arrazoia.

Teoria berriak dio bi azalpenak ez direla baztergarriak, hau da, bi azalpenen konbinazioa gertatzen dela. Ereduen simulazioen bitartez azaldu dute lur azpiko intsektuen kolonien arteko lehiaren eta landareen arteko lehiaren konbinazioak gertatzen direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila