Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, zenbait mikroorganismok orain arte ezezaguna zen sistema bat erabiltzen dute material genetikoko akatsak detektatu eta zuzentzeko. Mekanismo horri esker, bakterio patogeno batzuek antibiotikoekiko erresistentziak saihesten dituzte; tuberkulosiaren erantzule den Mycobacterium tuberculosis bakterioak, besteak beste.
Aurkikuntza oso garrantzitsua da, batetik, antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko estrategiak garatzeko, eta, bestetik, prozesu bioteknologikoen emaitzak hobetu ditzakeelako. Nature Communications aldizkarian argitaratu da ikerketa.
Elhuyarrek garatutako teknologia