Moluskuen oskol gogorraren zergaitia

Moluskuen oskolak aragonita mineral hauskorrez eginak izan arren, oso gogorrak dira. Ohioko Cleveland Unibertsitateko Arthur Heuer ikertzaileak itsas barraskilo erregina arrosa (Strombus gigas) ikertu du eta gogortasunaren gakoa oskolaren egituran dagoela ohartu da: oskolak elkarrekiko 90º-ko angeluak osatzen dituzten mineral-geruza mehez osaturik daude.Geruzek mugimendu txiki ugari eginez erlaxatzen dute tentsioa. Egitura horri esker, moluskuen osokolak aragonita-kristal soilak baino ehunka aldiz gogorragoak dira. Heuer-en ustez, egitura horiek konposite zeramiko gogorragoak eta material berri arinagoak garatzeko egokiak izan litezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila