CIDETECek 1,5 W-eko hidrogenozko minipila baten prototipoa garatu du. Minipila hori, superkondentsadoreekin batera erabilita, telefono mugikor bat elikatzeko gai izan da, deiak jaso eta egiteko moduan. Abantailarik nagusienak bi dira: ohiko bateriak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta ingurumenerako garbiagoak.