MikroRNA ezagutzeko (eta erabiltzeko) pauso bat

MikroRNA ezagutzeko (eta erabiltzeko) pauso bat
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

MikroRNA izeneko RNA txiki batzuek geneen espresioan eragiten dute, baina ikertzaileek ez zekiten nola. Orain, mikroRNAk proteina sortzen hasi aurretik eragiten duela azaldu dute Nature zientzia-aldizkarian. Genomaren erregulazioa aztertzen duen Bartzelonako CRG zentroan egin dute ikerketa.

MikroRNAk 1993an aurkitu ziren lehen aldiz, eta, geroztik, ikusi dute asko direla eta funtzio garrantzitsuak dituztela. Genomaren heren bat molekula ñimiño horien menpe dago. Haien jardueraren mekanismoa ezagututa, gaixotasunen bilakaeran eragiteko aukera izango luketela uste dute ikertzaileek.

Orain pauso bat eman dute, mikroRNAk lan egin dezan proteina baten beharra duela frogatu baitute. eIF6 izena du proteinak, eta, hori kenduz gero, RNA-kodea irakurtzeko makinaria gelditu egiten da. Beharbada, eIF6 proteinaren bidez, tumoreen garapena gelditzea lortuko dute etorkizunean. Baina, hori lortzeko (inoiz lortzen badute), bide luzea dute oraindik.

1
233
2007
7
012
Genetika; Medikuntza
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila