Migrazioa nola egin erakusten

Delta-hegal motoreduna erabiliz irakatsi diete beltxargei migraziorako bidea egiten. Aurten 160 kilometroko ibilbidea egin dute eta datorren urtean Kanadaraino gidatuko dituzte; hortik aurrera bakarrik moldatu beharko dute.

Estatu Batuetako ekialdean hamar Cygnus buccinator beltxargari udazkenean migrazioa nola egin behar duten irakatsi nahi diete. Preso hazitako hegaztiak dira eta naturan aske utzi zituztenean ez zekiten migrazioa nola eta nora egin behar zuten.

Irakasle-lanetan delta-hegal motoreduna erabili dute eta umetatik motorearen zaratara ohiturik daudenez gero, 160 kilometro egin dituzte.

Datorren urtean bidea luzeagoa izango da eta Kanadaraino gidatuko dituzte. Hortik aurrera beltxargek beren ingurune naturalean bakarrik ibili beharko dute, gizakiaren laguntzarik gabe.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila