Meteoritoak eta desagerpenak II

(Argazkia: Science).

Eztabaida handia da, baina Louisianako Estatu Unibertsitateko ikertzaileek lehiakidea topatu diote dinosauroak hil zituen meteoritoari. Hango ikertzaileen arabera, duela 380 milioi urte itsasoan zeuden espezieen % 40 inguru desagertu egin zen, eta ikertzaile estatubatuarrek uste dute meteorito baten talkaren ondorioz gertatu zela. Talkaren arrastoak gaur egungo Marokon topatu dituzte.

Beste paleontologo batzuek, ordea, ez dute uste garai hartan hainbeste espezie desagertu zenik eta, nolanahi ere, % 40 ez dute iraungitze masibotzat hartzen. Horien arabera, garai hartako egoera epe luzeagoko patroi baten barruan kokatu behar da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila