Metanoa Marten

Marteko atmosferan metanoa aurkitu du Mars Express espazio-zundak.

Marteko atmosferan metanoa aurkitu du Mars Express espazio-zundak, eta, hala, berretsi egin du Lurrean iragarritakoa.

Gas horrek bizi laburra du han, baina, ikusi ahal izan dutenez, etengabe berritzen ari da. Adituen ustez, litekeena da metano hori mikrobioen jardueraren edo sumendien ondorioz sortzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila