Monodelphis domestica Hego Amerikako zuhaitzetan bizi den zarigueia txiki bat da, eta, karraskari bat badirudi ere, martsupialioa da, koala eta kangurua bezala.
Orain, genoma sekuentziatuta duen lehen martsupialioa bihurtu da. Izan ere, zarigueia hori eredu gisa erabiltzen da laborategian, gizakien zenbait gaixotasun, garapen-biologia eta immunogenetika ikertzeko. Hortaz, arlo horietan aurrera egiteko, haren genoma ezagutzea oso baliagarria izango dela uste dute zientzialariek.