Garuneko metabolismoa aztertuta, reshus makakoak soinuak nola tratatzen dituen ikertu dute zientzialariek. Gizakiak bezala, makakoak espeziekideen deiak entzuten dituenean, garunaren ezker-hemisferioko aktibitatea handitzen du. Ikertzaileen arabera, horrekin batera eskuin-hemisferioko aktibitatea gelditu egiten da. Gainera, beste edozein soinuk ez du erantzun bera eragiten tximinoen garunetan.
Jarduera hori hitz egiteko ahalmenaren adierazgarria izan daitekeela espekulatzen hasi dira zientzialariak; azken batean, gizakietan antzera gertatzen da. Dena dela, alderantzizko ideia ere proposatu dute ikertzaileek, alegia reshus makakoen azterketak lagun dezakeela gizakiaren eboluzioa ulertzen.