Magnetoentzefalografoa

Garunaren jarduera ikusteko neuronek igorritako eremu magnetikoa erabiltzea posible izango da kasko-itxurako magnetoentzefalografo bati esker.

Garunaren jarduera ikusteko neuronek igorritako eremu magnetikoa erabiltzea posible izango da kasko-itxurako magnetoentzefalografo bati esker. Tresna horrek ia-ia gertatu ahala erakusten du garunaren jarduera. Tresnaren oinarria sentsore supereroaleak dira, eta, horregatik, 8 K baino tenperatura txikiagoetan mantendu beharra dago, beruna supereroalea izan dadin.

Orain arte, neuronen jardueraren eremu magnetikoa neurtzeko ahaleginek kale egin dute seinalea oso ahula delako, eta, ondorioz, garuneko gainerako eremuek interferentziak sortzen zituztelako; hau da, inguruko zaratak estaltzen zuen bilatzen zuten seinalea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila