Lurrak frekuentzia baxuko bibrazio bat du (1-10 mHz bitartekoa), marmar baten antzekoa. Bada, Columbiako Unibertsitateko fisikari baten arabera, marmar hori itsasoko olatuek lurraren gainean eragiten duten bibrazioaren ondorioa da, batez ere plataforma kontinentalean. Teoria horri eusteko, sismografoekin jasotako datuak eta ozeanoetako olatuen jardueraren datuak erabili ditu.