Liburua sarean

TCP/IP Sareak liburua, sareei buruz euskaraz zuzenean idatzitako aurreneko liburua, Interneten dago.

TCP/IP Sareak liburua, sareei buruz euskaraz zuzenean idatzitako aurreneko liburua, dagoeneko eskuragarri dago Interneten, dohainik. Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta horri lotutako aplikazioak eta segurtasun-kontuak azaltzen dira liburu horretan. Paperezko bertsioa joan den urrian kaleratu zuten. Orain, berriz, bertsio elektronikoa jarri dute EHUren web gunean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila