EHUko Campusak Garatzeko 2005/2010eko Planak zientzia-parke bat sortzea aurreikusten du, jakintza gizarteari helarazteko eta gizartearen garapen ekonomikoan parte hartzeko. Zientzia-parke hori Leioako campusaren aurrean eraikiko dute, eta 85.000 metro karratuko azalera izango du. Proiektu horretan elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatu berri dute EHUk eta Bizkaiko Parke Teknologikoak.