Fisikariak geroz eta pultsu laburragoko laserrak ari dira lortzen; orain arteko laburrena Stanford-eko Unibertsitatean (AEB) lortu dute: 1,6 femtosegundo baino ez du irauten pultsuak, hau da, 1,6 x 10-15 segundo.
Hitz gutxitan esanda, pultsu laburreko laser-izpi hori lortzeko hau egin dute: bi laser-izpi deuteriozko zelula batean zehar igaroarazi dituzte, eta, prisma eta modulatzaile batzuekin jokatu ondoren, xenonezko zelula batetik igaroarazi dituzte izpiak.