Larrialdietarako ibilgailuak

Imaz Amiano, Eneko

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mujika, Alfontso

Elhuyar Fundazioa

X-38 ibilgailua lurreratzen proba hegaldi batean.
NASA

Nazioarteko Espazio Estazioak larrialdietarako ibilgailua ere izango du. Estazioko lehen biztanleak bi errusiar (Juri Gidzenko eta Sergei Krikalev) eta estatubatuar bat (William Shepherd-ek) izango dira: 1999ko abenduan iritsiko dira eta 5 hilabetez egongo dira, hurrengoak iritsi arte. Lehen urteetan Soiuz espazio-ontzi errusiar bat edukiko dute bertan etengabe larrialdietarako.

Ondoren, EEBBetan ISSrako bereziki prestatzen ari diren X-38 ibilgailua erabiliko dute espazio-estazioan zerbait gertatu eta bertan daudenak alde egin beharrean aurkituko balira. Tripulazioarentzako larrialdietarako ibilgailu hau energia beharrik gabe jausiko da orbitatik eta, ondoren, gida daitekeen parapente-moduko jausgailu bat erabiliko du
lurreratzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila