Lainoen eta euriaren sorrera azaltzen duen bideoak irabazi du ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa

ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa gaur arratsaldean izan da, San Telmo museoan. Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatu den lehiaketan saria irabazi duten bideoak ezagutu dira bertan.

Aurkeztu diren 53 lanen artean, Marta Vallvé Navarroren lana izan da irabazlea. Lainoak eta euria nola sortzen diren azaldu du Vallvék:


Bigarren saria ex aequo irabazi dute Iñaki Muñoz eta Rubén Rosasek batetik, eta Valentina Lodosa Murgak bestetik:

 
Eta, azkenik, euskarazko bideo onenaren saria Itziar Rodriguez eta Eneko Axperentzat izan da:

ON ZIENTZIA Elhuyarrek eta DIPCk elkarlanean antolatzen dute, eta publiko-mota guztientzat baliagarriak diren zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Epaimahaikideak hauek izan dira: Marian Iriarte, UPV/EHUko kimika-irakaslea eta dibulgatzailea; Alberto Gorritiberea, Zinema-zuzendaria; Onintze Salazar, Euskalmeteko fisikaria; Nora Gonzalez, Fisikan doktorea eta DIPCko komunikazio-arduraduna eta Beñar Kortabarria, Teknopolis telebista-saioko zuzendaria eta Elhuyarren ordezkaria.

Lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusgai daude www.onzientzia.tv webgunean.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila