Kolesterol “astunak” ez omen du babesten

Kolesterolean bi gantz-mota daude: lipoproteina arinak edo LDL (Low Density Lipoproteins) izenekoak (arteriosklerosia sortzen dutenak), eta lipoproteina astunak (HDL izenekoak).

Azkenaldian ikerketa epidemiologikoetan oinarrituz lipoproteina astunek arteriosklerositik babestu egiten zutela uste zen. Odolean lipoproteina astunak ugari eta arinak gutxi zituztenek, arrisku txikiagoa zutela pentsatzen zuten.

Egin berri den ikerketa batek frogatu duenez ordea, odolean HDL lipoproteina gutxi denean ateroma edo arteriosklerosiak ez du horregatik aurrera egiten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila