Norvegiako Zientziaren eta Letren Akademiak zientziaren hiru arlotarako hiru sari berri aurkeztu ditu. Kavli sariak dira, eta, nolabait, Nobel sarien osagarri dira, sari horietan aintzat hartzen ez diren hiru arloetan emango baitira: astrozientzian, nanozientzian eta neurozientzian, hain zuzen ere. Fred Kavli enpresariaren fundazioak sortu ditu sariak, eta milioi bat dolarreko balioa izango dute. Datorren urtean hasiko dira ematen, eta bi urtez behin banatuko dira.