Kauriak zuhaitz erraldoiak dira, munduko handienetakoak, eta Zeelanda Berrian gutxienez ehun eta berrogeita hamar milioi urte daramatzate. Konifero horietako batzuk maorientzat oso ospetsuak dira. Bati Te Matua Ngahere (Basoko aita) deitzen diote eta 2.000 urte baino gehiago ditu. Beste bat Tane Mahuta da (Basajauna) eta neurri hauek ditu: 51,5 metroko altuera eta 14 metroko zirkunferentzia. Dena dela, azkenaldian zurgintzako industriak basoak neurriz gain soildu ditu eta kauriak asko urritu dira. Ondorioz, Zeelanda Berriko gobernuak zuhaitz-ondarea babesteko programa prestatu du.